XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi puntuok zaintzen baditugu eta geure definizioa ulergarriro ematen, konbentziturik nago giza multzo osoa bat etorriko dela berorri buruz.

Unibertsalki onartua dugu ez dela ezer existitzen existentzia horren kausarik gabe, eta azarea, zehazki aztertzen badugu, hitz negatibo bat baino ez dela eta ez duela adierazten naturan nonbait existentzia dukeen ahal benetakorik.

Baina kausa zenbait beharrezko dela pretenditu ohi da eta beste zenbait ezbeharrezko.

Hona orduan definizioen abantaila.

Defini beza norbaitek kausa bat, beronen efektuarekiko beharrezko konexio bat barne eman gabe definizioaren zatitzat, eta azal beza argiro definizioak adierazitako ideiaren sorrera: prest naukazue orduan eztabaida guztia amaitutzat uzteko.

Baina arazoari buruz lehenagoko adierazpena onartzen bada, guztiz ezinezko bihurtu behar zaigu.

Objektuek euren artean lotura erregularrik ez balute, ez genukeen inoiz atera kausa eta efektuaren noziorik.

Eta lotura erregular horrexek eragiten du gogoaren inferentzia, nolabait uler genezakeen konexio bakarra dugularik berau.

Zertzelada hauek kontutan hartzen ez dituen kausaren definizioren bat ematen saiatzen den edonor aurkituko da termino ulertezinak edo definitu nahi duen terminoaren sinonimo direnak erabiltzera beharturik.

Eta goian aipatutako definizioa ontzat ematen bada, askatasuna, beharraren aurkako denean, ez bortxaren aurkako, bat bera izango da azarearekin, zeinak existentziarik ez duela onartzen den unibertsalki.

II PARTEA

75. Ez dago arrazoiketa-metodo arruntagorik, eta hala ere gaitzesgarriago denik, filosofi alorreko eztabaidetan (...).